App Sestao Jaietan 2015 Sestao Jaietan 2015 Agurra/Saludo Sestao Jaietan 2015, Junio 17 Sestao Jaietan 2015, Junio 19 Sestao Jaietan 2015, Junio 20 Sestao Jaietan 2015, Junio 21 Sestao Jaietan 2015, Junio 22 Sestao Jaietan 2015, Junio 23 Sestao Jaietan 2015, Junio 24 Sestao Jaietan 2015, Junio 25 Sestao Jaietan 2015, Junio 26 Sestao Jaietan 2015, Junio 27 Sestao Jaietan 2015, Junio 28 Sestao Jaietan 2015, Junio 29 Sestao Jaietan 2015 Koadrilak/Kuadrillas Sestao Jaietan 2015 Txoznak/Txoznas Sestao Jaietan 2015 Kirolak/Deportes
Sestao Sestao Jaietan

Herritar hori, agur

Egun gutxi barru San Pedro jaiak izango dira. Sestaoar guztiok hain bereziak diren egun hauek ahalik eta ondoen disfrutatzea nahi genuke, baina batez ere jaiak gizatasunez igarotzea, bakean eta harmonian, eta umorea eta une onak nagusitu daitezela familia eta lagunen ondoan.

Lerro hauek probestu nahi genituzke programa hau egiten eta prestatzen parte hartu duten pertsona guztiei gure eskerrik beroenak emateko. Mila esker sestaoarrok eta kanpotik datozenek ondo pasatzeko eskaini duzuen denbora eta ahaleginagatik.

Era berean, aurten ere goraipatu egin nahi dugu elkarteek, txosnek eta lagun-taldek hamar egunetan zehar Sestaoko kaleetan sortzen den jai-giro aparta hori sustatzen egindako lana. Izugarria da ekimen honek izan duen arrakasta ikustea eta hain denbora laburrean eratu diren taldeen inguruan hainbat eta hainbat pertsona bildu izana.

Instituzio mailan, badirudi krisiak hondoa jo duela eta apurka-apurka ekonomia berreskuratzen ari garela. Azken urte hauetan une zailak bizi izan ditugun arren, Udalak jai-egutegi osoa mantendu du. Seguru gaude Kultura arloak baliabide gehiago izango dituela etorkizun hurbilean hiritarrei jarduera eta kontzertu hobeak eskaini ahal izateko.

Gora Sestao!
Gora San Pedro!

Estimado vecino. Estimada vecina.

Dentro de pocos días iniciaremos las fiestas de San Pedro. Es nuestro deseo que todos los y las sestaoarras disfrutemos de estas fechas tan especiales de la mejor manera posible, pero esperamos ante todo que sean unas fiestas cívicas, que las vivamos en paz y armonía, y que reine el humor y los buenos momentos en compañía de la familia y de los amigos y amigas.

Nos gustaría aprovechar estas líneas para mostrar nuestro cariñoso agradecimiento a todas las personas que han participado en la elaboración y preparación de esta programación. Muchas gracias por el tiempo y el esfuerzo que habéis aportado para que sestaoarras y visitantes lo pasemos muy bien.

Asimismo, un año más queremos ensalzar el magnífico papel que cumplen las asociaciones, txosnas y las cuadrillas como agitadoras de ese maravilloso ambiente festivo que impregna las calles de Sestao durante diez días. Es increíble comprobar el éxito que ha tenido esta iniciativa y cómo, en tan poco tiempo, tantas y tantas personas se han aglutinado en torno a los distintos grupos formados.

En el plano institucional, parece que hemos tocado el fondo de la crisis y que comenzamos una lenta recuperación económica. A pesar de las dificultades que hemos atravesado en los últimos años, el Ayuntamiento ha mantenido su apoyo a todo el calendario festivo. Confiamos en que el área de Cultura pueda disponer de más recursos en un futuro cercano para ofrecer a la ciudadanía mejores actividades y conciertos.

Gora Sestao!
Gora San Pedro!